Izarraitzeko 15 igerilari Gipuzkoako selekzioarekin Galdakaon izango dira Euskadiko 41. Eskolarteko Igeriketa Txapelketan parte hartzen. Larunbatean izango da txapelketa Galdakaoko Urreta kiroldegian, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari onenak. Goizeko saioa 10etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16.30etan.
Izarraitzeko igerilariek, honako probetan hartuko dute parte:
- Ane Artetxe 400 eta 800 Libre
- Aroa Azkue 400 eta 100 Libre
- Irati Artetxe 400 Libre eta 200 Tximeleta
- Jone Sasieta 100 Tximeleta
- June Amenabar 200 eta 400 lau estiloetan
- Leire Artetxe 800 Libre
- Libe Donato de Lopez 200 Libre eta 400 lau estiloetan
- Malen Ezama 200 eta 100 bizkar
- Maria Otaegi 100 eta 200 bular
- Inge Kabue 100 eta 200 bular
- Intza Larrea 200 Tximeleta
- Irati Goenaga 100 Tximeleta
- Janis Altuna 200 Libre eta 100 Bizkar
- Leire Egiguren 100 eta 200 bular
- Mara Garate 400 lau estiloetan
Gozatu esperientziaz eta egurre! Aupa Izarraitz!


