
2024-2025 denboraldirako Izarraitz Igeri Elkartean izena emateko aukera zabaldu dugu.
Igeriketa gustatzen bazaizu edo kirol hau probatu nahi baduzu, zatoz Izarraitzera. 2018. urtean, edo lehenago, jaiotako igerilarientzat.
QR kodea irakurri edo lotura honetan (https://forms.gle/uEeZ1uX3wxpvJzSv8) sartu izen ematea egiteko.
Jasotako izen emateen ordena kontuan izango dugu eta baita familiako kideren bat taldean izatea ere.
Animatu eta egin zaitez Izarraitz Igeri Elkarteko kide!

