
Alebinen Euskal Herriko Txapelketan, ikaragarria egin dute gure igerilariek!
Tolosako Usabal Kiroldegian jokatu da txapelketa. Larunbat eta igandean, goiz eta arratsaldez, burutu diren lau jardunaldietan hainbat proba egin dituzte igerilariek, eta Izarraitzekoek beren marka pertsonalak hobetu eta 17 domina etxeratu dituzte:
6🥇, 3🥈 eta 8 🥉.
Guztien lan bikainari esker, Izarraitzeko alebin taldeak, Euskal Herriko bigarren talderik onenaren saria jaso du. Eta nesketan ere beste podium bat lortu da, hirugarren postua lortuta.
Julen Eizagirrek, gainera, Espainiako Txapelketarako gutxienekoa lortu du igerilekura salto egin duen bakoitzean. Honela, 50, 100, 200, 400 eta 800 libre, eta 100 tximeleta probetako gutxieneko denborak lortuak ditu.
Hau da Izarraitzekoen domina-zerrenda:
2011
- Malen Ezama: 50Bi🥉/ 200X🥈/ 100Bi🥇
- Libe Donato de Lopez: 400X🥉/ 200T🥉
- June Amenabar: 800L🥉
2012
- Julen Eizagirre: 100T🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa (1’09″79💥) / 100L🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa (1’02″38💥) / 800L🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa + 12 urtekoen klubeko errekor berria (10’09″43💥) / 200L🥇+ espainiako txapelketarako gutxienekoa + 12 urtekoen klubeko errekor berria (2’17″17💥)
- Martin Agirrezabalaga: 50Bi🥈/ 100Bi🥉
- Janis Altuna: 100X🥇
- Inge Cabue: 200Bu🥉/ 50Bu🥈/ 100Bu🥉
- Mara Garate: 200X🥉
TALDEKAKO SAILKAPENA:
➡️ Nesketan 🥉
➡️ Orokorrean 🥈
ZORIONAK DENOI!!!
AUPA IZARRAITZ!!!


