Uxue Etxeberria eta Aratz Odriozola Espainiako Txapelketan

Mallorkatik bueltan dira Uxue Etxeberria eta Aratz Odriozola, Izarraitzeko igerilariak, Isaac Pousada entrenatzailearekin batera.
Junior eta absolutuen Espainiko Txapelketa jokatu da bertan ekainaren 17tik 22ra. Esperientzia bikaina bizitzeko aukera izan dute, Parisko Joku Olinpikoetan parte hartuko duten igerilariekin lehiatzeko aukera izan baitute.

🏊‍♀️Uxue Etxeberria: 100 bular (1’16″35) absoluto joven mailan 9. postua eta orokorrean 37.
🏊🏻‍♂️Aratz Odriozola: 50 bizkar (28″82) adineko 18. eta 135. orokorrean. 100 bizkar (1’03″19) adineko 17. eta 104. orokorrean.

Zorionak!!!
Aupa Izarraitz!!!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.