
Championats de Ligue Benjamín eté Webconfrontación Txapelketa.
📍 Pau (Frantzia)
📅 Ekainak 29-30
Gipuzkoako Selekzioarekin izan dira Malen Ezama, Julen Eizagirre eta Martin Agirrezabalaga.
Malenek 50, 100, 200 bizkar eta 200 lau estiloetara probak egin ditu eta guztietan lortu du podiumera igotzea, lau 🥈 domina poltxikoratuz.
Julenek 50, 100, 200, 400 libre eta 100 tximeleta probetan hartu du parte, lau 🥇 eta 🥈 bat lortuz.
Proba guztietan, gainera, 12 urtekoen klubeko errekor berria ezarri du.
Martin Agirrezabalaga ere lan bikaina eginda etxeratu da. Parte hartu duen 50, 100 eta 200 bizkar probetan klubeko errekor berria ezarri baitu.
Asteburu aberasgarria izan da hirurentzat, ibilbide bikaina egiten ari dira gure alebinak ere, eta igeriketan etorkizun oparoa izan dezaten oinarri sendoak jartzen ari dira.
Aupa zuek!
Aupa Izarraitz!

