
Alebinen Espainiako Txapelketan emaitzak ikaragarriak lortuta itzuli dira Izarraitzekoak.
Julen Eizagirre eta Martin Agirrezabalaga, 2012 urtean jaiotako igerilari azpeitiarrak, Ciudad Realen (Madrid) izan dira uztailaren 11tik 14ra jokatu diren alebinen Espainiako Txapelketan parte hartzen.
Bakoitza lau probatan lehiatu da eta beraien marka pertsonalak hobetzeko gai izan dira, klubeko 12 urtekoen errekorrak ere hobetuz.
Julen Eizagirrek, gainera, meritu haundiko 🥉 domina bat irabazi du 200 libre proban. 100 libre proban ere finalerako txartela eskuratu zuen eta, arratsaldeko finalean, 4. sailkatu zen, podiuma laztanduz.

Hona hemen izan dituzten emaitzak:
🏊Julen Eizagirre:

– 200L goizean 2’14″96 (finalerako txartela) eta arratsaldean 2’14″93💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 3. postua🥉)
– 100T 1’13″26💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 11. postua)
– 100L goizean 1’01″96 (finalerako txartela) eta arratsaldean 1’01″15💥 ( klubeko 12 urtekoen errekorra + 4. postua)
– 400L 4’54″63💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 5. postua)
🏊Martin Agirrezabalaga:

– 100Bi 1’16″24💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 13. postua)
– 200Bi 2’44″30💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 11. postua)
– 200X 2’53″32💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 21. postua)
– 50Bi 35″33💥 (klubeko 12 urtekoen errekorra + 14. postua)
Esperientzia eder bat gehiago pilatzeaz gain, lagun berriak eginda itzuli dira gureak. Emaitzez gain, aurrerantzean baliagarri izango zaizkien bizipenekin ikasita.
Zorionak igerilari eta entrenatzaileoi, lan bikaina egiten ari zarete!
Animo eta eutsi ilusio horri! Aupa Izarraitz!!!

