Izarraitzekoak Ondarroako XXXVII. itsas lasterketan

37. Itsas lasterketa ospatu dute Ondarroan, Elena Fernandez Iturriozen omenezko memoriala izan da, Ondarru Igeri Taldeak antolatutakoa. 300 igerilari inguruk parte hartu dute, horien artean Izarraitzeko igerilari gazte zein masterrak izan ditugu. Itsasoa lagun, igerileku gisan, igeri egin dute parte hartzaile guztiek.

2009. eta 2015. urteen artean jaiotakoek 600m-ko zeharkaldia burutu dute, neska-mutilek guztiek batera. Bertan, parte hartze handia izan du Izarraitzek, 14 igerilarirekin. Hauen artean alebin mailan Julen Eizagirren izan da txapeldun eta podiumean aldamenean izan du Martin Agirrezabalaga, 3. sailkatu baita.

Ondoren, nagusiak sartu dira itsasora, beraien 1600m-ko lasterketa osatzeko. Distantzia honetan ere, ordezkaria izan dugu podiumean. Anne Sagarmendi hirugarren emakumezkoa izan da helmugan eta junior mailan txapeldun izendatu da.

Bukatzeko, txikiek ur-irekietan lehen pausoak emateko aukera izan dute eta bertan ere ezin falta Izarraitzekoak. Uretan zegoen piragua bati buelta emanez burutu dute beraien zeharkaldia.

Zorionak parte hartzaile guztiei! Aupa Izarraitz!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.