Asteburuan ospatu da, ur irekietako festa bihurtu hoi den, 52. Getaria-Zarautz igeri zeharkaldia.
Txikienek, 2013 eta 2012. urtean jaiotakoek, 400 metroko zeharkaldia burutu behar zuten eta Izarraitzeko hiru igerilari izan ditugu podiumean. Nesketan, Janis Altuna eta Inge Kabue izan ditugu bigarren eta hirugarren postuetan. Eta mutiletan, Julen Eizagirrek hirugarren postua eskuratu du.


Getariatik Zarautzerako igeri zeharkaldian, berriz, Izarraitzeko hainbat igerilari izan ditugu, giro paregabean, urtean zehar igerilekuan eginiko lana itsasoan gozatzen.

Aurten ere, Rafa Zubeldia, gure igerilari beteranoa, iritsi da Zarauzko hondartzara azpeitiarren artean lehen postuan, bere adin tartean 4. postua eskuratu duelarik.

Aupa zuek! Segi igeriketaz gozatzen!
Aupa Izarraitz!

