Kontxako Badia eta Salome Campos igeri zeharkaldiak

Oplus_0

Gaur, larunbata, Kontxako Badia eta Salome Campos igeri zeharkaldiak ospatu dira.

Donostia eta Bermeon, bietan izan dugu Izarraitzeko ordezkaritza eta oso lan ona egin dute, gainera, igerilari guztiek.

Kontxako Badia Igeri Zeharkaldian, Uxue Etxeberriak bigarren postua 🥈 eskuratu du senior mailan, eta sailkapen orokorrean hirugarren 🥉 helmugaratu da.

Donostian, bikain aritu dira haurren zeharkaldian, Martin Agirrezabalaga, Inge Kabue eta Janis Altuna ere.

Bermeon, 5000 metroko igeri zeharkaldiari egin diote aurre Rafa Zubeldia, Iosu Arzamendi, Ruben Jimenez, Jose Luis Garate, Xabier Aranburu, Alaitz Olazabal, Ainhoa Uranga eta Nagore Alberdi igerilariek. Azken bi hauek, gainera, neopreno gabe egin dute zeharkaldia.

Alejo Azkuek, berriz, 1500 metroko zeharkaldia burutu du.

Zorionak guzti guztioi!
Aupa zuek!!!
Aupa Izarraitz!!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.