Izarraitzeko neskak maila gorenean

Izugarrizko balentria egin du Izarraitzeko nesken taldeak!

Euskal Herriko kopan parte hartzeko txartela lortzeaz gain, seigarren postu bikain batekin, maila gorenari eusteko gai izan dira gure igerilariak.

Ikaragarria izan da igerilari guztiek erakutsi duten jarrera eta grina, bakoitzaren onena emanez taldearen alde, lehiatu diren proba guztietan.

Horien artean, aipagarria izan da Malen Ezamaren parte hartzea. 200m lau estiloetara proban, 2’33″17 denborarekin, infantilen Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu baitu.

Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!
Aupa Izarraitz!!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.