
Atzo, igandea, alebinen Teknifikazio Saria izan genuen Azpeitiko Udal Igerilekuan.
2012 eta 2013 urteetan jaiotako igerilariek entrenamenduetan eginiko aurrerapena erakusteko aukera izan zuten. Izarraitzeko igerilariek ez zuten aukera alferrik galtzen utzi, guzti-guztiak bikain aritu baitziren lehiatu ziren probetan.
Igerilariek hiru bakarkako proba egin behar izan zituzten eta, neskek, 4×100 libre eta 4×100 lau estiloetara errebortan parte hartzeko aukera izan zuten.
Igerilari guztiek beraien marka pertsonalak hobetu zituzten, eta Julen Eizagirrek, beste behin, erakustaldia eman zuen 50, 100, 200 eta 400 libreetako 13 urtekoen klubeko errekorrak eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoak eginda. Martin Agirrezabalagak ere, 50 eta 100 bizkar probetan, 13 urtekoen klubeko errekorrak hautsi zituen.
Talde giro ezin hobeak lagunduta, aurrerapen ikaragarria egiten ari dira gure igerilariak.
Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!
Aupa Izarraitz!

