
Asteburuan zehar 32emes Nautiques de Tarbes-en lehiatzen izan gara. Talde gaztearekin parte hartu dugu eta 50 metroko igerilekuan eskarmentua pilatzeko balio izan die gureei.
Oso txapelketa ona burutu dute Izarritzekoek eta emaitzei begiratuta ere ikaragarri emankorra izan da gureentzat Tarbeseko bidaia. Beraien markak hobetzeaz gain, klubeko errekorrak eta Espainiako Txapelketarako gutxienekoak ere erori baitira. 50 eta 100eko probatan 21 finalista izan dira eta horietatik 11 podium lortu dituzte:
Inge Kabue:
- π₯50 bular
- β π₯ 100 bular
Janis Altuna: - π₯50 libre
- β π₯100 bizkar
- β π₯ 100 libre
Julen Eizagirre: - π₯100 tximeleta (13 urtekoen klubeko errekorra)
- β π₯ 100 libre (13 urtekoen klubeko errekorra)
- 50 tximeleta (13 urtekoen klubeko errekorra)
- 200 libre (13 urtekoen klubeko errekorra)
- 400 libre (13 urtekoen klubeko errekorra)
Luken Agirrezabalaga: - π₯100 tximeleta
- β π₯ 50 tximeleta
Martin Agirrezabalaga: - π₯ 50 bizkar (Espainiako Txapelketarako gutxienekoa eta 13 urtekoen klubeko errekorra)
- β π₯ 100 libre
- 100 bizkar (13 urtekoen klubeko errekorra)
- 200 bizkar (13 urtekoen klubeko errekorra)
- 200 X (13 urtekoen klubeko errekorra)
Aipamem berezia merezi duen lorpen ikaragarria erdietsi dute, gainera, Izarritzeko alebinek, 4×100 lau estiloetara mixtoetan Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko gutxienekoa eginda.
Bestetik, Gipuzkoako selekzioarekin Uxue Etxeberria, Aratz Odriozola, Laia Elortza eta Malen Ezama ere izan ditugu. Hauek ere bikain aritu dira eta bakoitzak bere kategorian podiuma zapaldu du:
Aratz Odriozola:
- π₯100 bizkar (Klubeko errekorra)
- 50 bizkar (Klubeko errekorra)
Laia Elortza: - π₯ 100 bular (16 urtekoen klubeko errekorra)
- π₯ 4×100 X (Gipuzkoako selekzioarekin)
Malen Ezama: - π₯100 bizkar (Espainiako Txapelketarako gutxienekoa)
- β π₯ 50 tximeleta (14 urtekoen klubeko errekorra)
Uxue Etxeberria: - π₯ 50 bular
- β π₯ 100 bular
- β π₯ 200 bular
- β π₯50 bizkar
- π₯ 4×100 L (Gipuzkoako selekzioarekin)
- π₯ 4×100 X (Gipuzkoako selekzioarekin)
Zorionak igerilari eta entrenatzaileei!!
Aupa Izarraitz!!!


