
Gaurkoan Gasteizko Mendizorrotza Igerilekuan izan dira Izarraitzeko, alebin mailako, 18 igerilari.
Orokorrean oso maila ona eman dute gureek, txapelketa bikaina izan da, gainera, beste herrietako igerilariekin harremantzeko eta oso gustora ibili dira elkarrekin.
Emaitzen aldetik ikaragarria izan da gainera…
JULEN EIZAGIRRE AIZPURU, Izarraitzeko igerilariak 13 URTEKOEN EUSKADIKO BI ERREKOR BERRI ezarri dtu 100 libre proban 56’42 denborarekin eta 800 libre proban 9’16″21 denbora eginda. Ikaragarria egin du, ahozabalik utziz Mendizorrotza Igerilekuan bildu den jendetza.
Izarraitzeko ordezkaritza zabala osatu duten gainontzeko igerilariek ere ez dute aukera galtzen utzi eta denbora bikainak egin dituzte, marka pertsonalak eta klubeko errekorrak ere egin dituztelarik.
Hona Izarraitzekoen emaitza aipagarrienak:
🏊🏻♂️Julen Eizagirre: 800 libre🥇13 urtekoen Euskadiko errekorra, 100 libre 🥇 13 urtekoen Euskadiko errekorra, 4×100 libre 🥇 eta 4×100 lau estiloetan🥇.
🏊🏻♀️Janis Altuna: 200 bizkar 🥇, 4×100 libre 🥇.
🏊🏻♀️Inge Kabue: 100 bular 🥈 , 200 bular 🥈, 4×100 lau estiloetan🥇.
🏊🏻♀️Lur Elortza: 200 libre 🥇, 800 libren 12 urtekoen klubeko errekorra.
🏊🏻♂️Martin Agirrezabalaga: 100 bizkarren 13 urtekoen klubeko errekorra.
Zorionak igerilariei eta entrenatzaile taldeari!
Aupa Izarraitz!

