Gipuzkoako azpitxapeldun!

Asteburu honetan Infantilen eta adinen arteko Gipuzkoako Txapelketa ospatu da Tolosako Usabal Kiroldegian. Bertan izan ditugu gure igerilariak eta emaitza bikainak lortu dituzte. Taldekako sailkapen orokorrean eta nesken taldekako sailkapenean, bietan, azpitxapeldun geratu dira. Guztira 23🥇, 17🥈 eta 14🥉 lortu dituzte.

Julen Eizagirrek, 2012 urtean jaiotako igerilari bikainak, bere maila ikaragarriaren berri ematen jarraitzen du uretan murgiltzen den bakoitzean. Oraingoan, 400 libre proban Gipuzkoako 13 urtekoen markarik onena ezarri du, eta 50 libren, berriz, 13 urtekoen Euskadiko markarik onena. Egindako lanak, gainera, txapelketako adin mailako gizonezkorik onenaren txapela lortzeko balio izan dio Izarraitzeko igerilariari.

Honez gain, Euskadiko eta Espainiako txapelketetarako gutxieneko hainbat ere erori dira Izarraitzeko igerilarien eskutik. Eta klubeko errekor berri batzuk ere ezarri dituzte Izarraitzeko igerilariek:

  • Julen Eizagirre: 50L Euskadiko 13 urtekoen markarik onena (26”47💥) / 400L Gipuzkoako 13 urtekoen errekorra (4’21”40💥)
  • ⁠Martin Agirrezabalaga: 50T Espainiako txapelketarako gutxienekoa + 13 urtekoen klubeko errekorra (30”13💥) / 200Bi Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 13 urtekoen errekorra (2’27”16💥)
  • ⁠Lur Elortza: 50T klubeko 12 urtekoen errekorra (33”67💥)
  • ⁠Inge Kabue: 50Bu Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 13 urtekoen errekorra (37”34💥)
  • ⁠Malen Ezama: 200T Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 14 urtekoen errekorra (2’32”21💥)
  • ⁠June Amenabar: 1500L klubeko 14 urtekoen errekorra (19’13”02💥)

Zorionak!!
Aupa Izarraitz!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.