Malen Ezamak 50 tximeleta proban 14 urtekoen Euskadiko denborarik onena

Asteburu honetan Tolosan udako Euskal Herriko infantilen txapelketa ospatu da. Bertan izan ditugu gure 10 igerilari eta oso gustora itzuli dira.

Malen Ezamak, 2011 urtean jaiotako igerilariak, balentria ikaragarria egin du 50 metro tximeleta estiloak 14 urtekoen Euskadiko markarik hoberena eginda.

Dominak eta marka pertsonala lortzeko gai izan dira Izarraitzeko igerilariak, egunerokoan lan bikaina egiten ari direla agerian utziz.

Hauek dira emaitza aipagarrienak👇

🏊‍♀️Malen Ezama (2011):

  • 100 tximeleta 🥇+ klubeko 14 urtekoen errekorra (1’05”49)
  • ⁠200 bizkar 🥇+ klubeko 14 urtekoen errekorra (2’22”96)
  • ⁠50 tximeleta 🥇+ Euskadiko markarik onena berdindu (29”47)
  • ⁠200 tximeleta 🥇+ klubeko 14 urtekoen errekorra (2’29”66)

🏊‍♀️June Amenabar (2011):

  • 400 libre 🥉
  • ⁠200 lau estiloak 🥉
  • ⁠400 lau estiloak 🥈
  • ⁠800 libre 🥈

🏊‍♀️Aroa Azkune:

  • 400 libre 🥈
  • ⁠800 libre 🥈

Zorionak igerikari eta entrenatzaileei!
Segi horrela eta aupa Izarraitz!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.