
Atzo egun handia izan genuen Azpeitiko Udal igerilekuan, Izarraitz Igeri Elkartearen 40. urteurreneko ospakizunetan sarturik, Izarraitz Sariaren lehen edizioa jokatu baikenuen Taosa eta Zubiaurreko lagunekin batera.
Zumaia, Azkoitia eta Azpeitiko berrehun haur inguru aritu ziren beraien gaitasunak erakusten uretan, harmailak guraso eta lagunez leporaino beteta zeuden bitartean.
2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotako igerilariak izan genituen lehian. Gaztetxoenek beraien lehen txapelketa izan zuten atzokoa eta oso esperientzia polita bizita, gustora etxeratu ziren goxokiak janez, dominak lepoan zituztela. Kategoria bakoitzeko lehen hiru sailkatuei, gainera, garaikurrak banatu zitzaizkien.
Txapelketa amaieran, Taosa Igeri Taldeko lagunen eskutik oroigarri bat jaso zuen Izarraitz Igeri Elkarteak bere 40. urteurrenean.
Zorionak denoi!
Aupa Izarraitz!














