Asturiaseko txapelketan Izarraitzeko igerilariak

Asteburu honetan Gijónen izan dira gure taldeko Julen Eizagirre, Janis Altuna, Malen Ezama, Inge Kabue, Martin Agirrezabalaga, Uxue Etxeberria, Laia Elortza eta Oihana Otegi igerilariak Isaac Pousada entrenatzailearekin batera.

Asturiaseko Txapelketan parte hartu dute Izarraitzekoek 50 metroko igerilekuan lehiatuz esperientzia pilatzeko helburuarekin.

Ostegunetik igandera arte, asteburu ederra igaro dute talde giroan. Uretan ere bikain aritu dira eta marka pertsonalak, klubeko errekorrak eta Espainiako txapelketetarako gutxienekoak ere izan dira tartean.

🏊‍♀️Malen Ezama:

  • 50 tximeleta 29″88 (Espainiako txapelketarako gutxienekoa+Klubeko 15 urtekoen errekorra)

🏊‍♂️Martin Agirrezabalaga:

  • 50 bizkar 31″25 (Espainiako txapelketarako gutxienekoa + klubeko 14 urtekoen errekorra)
  • 50 bular 34″35 (Espainiako txapelketarako gutxienekoa)
    -200 lau estiloak 2’27″31 (Klubeko 14 urtekoen errekorra)

🏊‍♂️Julen Eizagirre:

  • 50 libre 26″41 (Klubeko 14 urtekoen errekorra)
  • 100 libre 57″38 (Kluneko 14 urtekoen errekorra)
  • 200 libre 2’03″83 (Klubeko 14 urtekoen errekorra)
  • 400 libre 4’26″65 (Klubeko 14 urtekoen errekorra)
  • 50 tximeleta 27″77 (Klubeko 14 urtekoen errekorra)
    Espainiako txapelketarako gutxienekoak ere bereganatuak zituen lehendik proba guztietan.

Ez daude makalak gure igerilariak!
Segi horrela!
Aupa Izarraitz!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.