Egilearen Fitxategiak: izarraitzie

2019-2020 Denboraldiko behin betiko zerrendak

Datorren denboraldirako (2019-2020) prebenjamin, benjamin, alebin eta igeriketa lantzeneko taldeak eta ordutegiak antolatu ditugu. Hona hemen behin betiko zerrendak eta ordutegiak: 2019-2020 Behin betiko ordutegiak Advertisements

Posted on

Euskal Herriko Txapelketa bikaina, Gasteizen

Joan den asteburuan, uztailaren 12tik 14ra bitartean, Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan, Pablo Etxeberria (absolutua), Iñaki Etxeberria (juniorra), Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua), Lander Uria (igeriketa egokitua), Asier Zulaika (juniorra), Maialen … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatua

Irailetik aurrera entrenatzaile berria

Iban Perez izango da Izarraitz Igeri Elkarteko masterren entrenatzaile berria. Iban-ek igeriketa eta triatloia esagutzen ditu eta ziur gaude Leire Ceciagak utziko duen hutsunea ondo beteko duela.  Azken urtean, Iban, master taldea aritu da igerilari bezala. ONGI ETORRI IBAN ETA … Irakurtzen jarraitu

Albisteak atalean publikatua

Mila esker Leire Ceciaga

Leire Ceciaga entrenatzaileak gure artean ia urte bat egin ondoren, hilabete hau izango du azkenekoa. Urte honetan gure taldeko igerilari  masterrei erakutsi dizkie igeriketako teknikak, eta taldeak izan dituen lorpenak, neurri baten, Leiren lanari esker lortu dira. Guzti horrengatik, mila … Irakurtzen jarraitu

Albisteak atalean publikatua

Gaur egin da Izarraitz Igeri Elkarteko urteroko zozketa

Gaur, uztailaren 12a, Kanariar Uharteetara bi lagunentzako astebeteko bidaia zozketatu da. Zenbaki saritua 13.475 izan da. Hona hemen zozketako bideoa:

Posted on

Udako EHko Junior, absolutu eta igeriketa egokituko txapelketa Gasteizen

Ostiralean, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen (Mendizorrotzako igerilekuan) izango da, 10:00ean hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Izarraitz Igeri Elkartetik bederatzi igerilari joango dira Gasteizera eta honako … Irakurtzen jarraitu

Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatua

Izarraitzekoek emaitza oso onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, uztailaren 6an eta 7an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portuko igerilekuan. Maialen Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Judith Odriozolak, Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

Gipuzkoako Udako Igeriketa Txapelketa, Irunen

Asteburu honetan, uztailaren 6an eta 7an, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Irungo Azken Portuko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak parte hartuko dute: Maialen Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier … Irakurtzen jarraitu

Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatua

2019-2020 denboraldiko entrenamendu ordutegiak

Hona hemen datorren denboraldiko behin behineko entrenamenduen ordutegiak eta egunak. 2019-2020 Behin behineko ordutegiak Zerrendan zuen seme-alabaren izena ez bada azaltzen edo aldaketak egin nahi badituzue, Izarraitzeko bulegora joan edo deitu 607498500 telefonora egun hauetan: datorren astean, astelehenean eta asteazkenean … Irakurtzen jarraitu

Posted on

Marka onak lortu dituzte Madrilen Gipuzkoako selekzioarekin

Madrilen izan dira Iñaki Etxeberria eta  Maialen Sudupe igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, “XIV Circuito Open Comunidad de Madrid” txapelketan parte hartzen. Izarraitzetik joan diren igerilariek oso emaitza onak lortu dituzte. Denboraldiko sasoi garrantzitsuenean, bikoteak egin zituzten denborak oso onak izan … Irakurtzen jarraitu

Espainiako txapelketak atalean publikatua