Alebin eta benjaminen txanda

Larunbat arratsaldean, Izarraitz  I. E. ko igerilariek bi hitzordu ezberdinetan hartuko dute parte.

Batetik, alebinek beraien ligako 4.jardunaldia izango dute Eibarren. Saioa 16:30tan hasiko da. Gure 11 neska-mutilek 400 libre eta 100 bizkar probak egingo dituzte igeri. Jardunaldiari bukaera neskek emango diote 4×200 libre erreleboarekin. Denboraldi honetatik geratzen diren liga jardunaldietan proba zorrotzagoetan lehiatuko dira, baina ondo defendatuko dira, serioski entrenatu baitira.

Serieak Eibar

Bestetik, arratsaldeko 16.00etatik aurrera benjaminen 3.jardunaldia ospatuko da Azkoitian, eta bertan arituko dira Izarraitzeko 50 igerilari. 2013 eta 2014 urteetan jaiotako benajminek 50 edo 100 bular eta 6×25 tximeleta erreleboan parte hartuko dute. 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek, berriz, 50 libre, 100 edo 200 bular eta 4×50 tximeletan lehiatuko dira.

Serieak Azkoitia

Zorte on ekipo!

Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin eta benjaminen txanda sarreran

Taldeka hirugarren postua eta domina sorta Gipuzkoako Txapelketan

Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako txapelketan lehiatu dira gure igerilariak Bergarako Agorrosin polikiroldegian.


Larunbat eta igandean hainbat proba egin dituzte Izarraitzeko igerilariek, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Bakarkako probetan 9 urrezko domina, 6 zilarrezko eta 10 brontzezko lortu dituzte, eta erreleboetan ere hiru alditan lortu dute podiumeko hirugarren kajoira igotzea. Emaitza hauen ondorioz, taldekako sailapenetan ere hirugarren izan da Izarraitz Igeri Elkartea, bai nesketan eta baita orokorrean ere.


Hauek dira, Jone Goenaga entrenatzailearekin batera, gure taldea ordezkatu duten igerilariak: Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Maiana Uria, Nahia Amenabar, Nora Eizagirre, Ane Azkue, Noa Garate, Aratz Odriozola, Laia Elortza, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi, June Larrañaga eta Aroa Azkune.


Zorionak guztioi eta aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Taldeka hirugarren postua eta domina sorta Gipuzkoako Txapelketan sarreran

Indartsu Jurdan eta Lander Gasteizen

Atzo Euskadiko igeriketa egokituko txapelketa ospatu zen Gasteizen eta bertan Izarraitz taldea ordezkatzen Lander Uria eta Jurdan Arakistain izan ziren.

Fin aritu ziren beraien banakako hiru probak 50metroko igerilekuan burutuz. Eta igerilekua luze egin zitzaien arren, marka onak egitea lortu zituzten. Gainera hori gutxi balitz, errelebotan aritzea ere lortu zuten, Konporta taldeko beste bi igerilarirekin batera.

Hurrengo txapelketa laister izatearen zain geratzen gara, bitartean gogor entrenatzen jarraituko dutelarik.

Aupa mutilak, segi horrela!

Eta eskerrik asko Konporta taldeari, beti gurekin erreleboak egiteko prest daudelako.

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Indartsu Jurdan eta Lander Gasteizen sarreran

Igeriketa egokituko Euskadiko txapelketa Gasteizen

Igande honetan, Otsailak 5, Gasteizera gerturatuko gara urte honetako igeriketa egokituko lehenengo txapelketa burutzera. Saio bakarra izango da hasiera goizeko 10:30tan emango zaiolarik.

Bertan izango ditugu Izarraitzeko bi igerilari; Jurdan Arakistain eta Lander Uria. Gogotsu daude entrenatzen eta indarrez arituko dira 50metroko igerilekura salto eginez.

Igeri egingo dituzten probak honakoak izango dira:

Jurdanek 100metro libre, 50metro bizkar eta 50metro libre burutuko ditu. Landerrek aldiz, 50metro tximeleta, 100metro libre eta 50metro bizkar probatan arituko da.

Zorte on bioi eta egurra!!

Igeriketa egokitua atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Igeriketa egokituko Euskadiko txapelketa Gasteizen sarreran

Malen eta Aroa Gipuzkoako teknifikazio jardunaldira

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak deituta, gure taldeko Aroa Azkue (2011) eta Malen Ezama (2011) igerilari alebinak datorren larunbatean, otsailaren 4ean, Donostian izango dira teknifikazio jardunaldi batean. Gipuzkoako alebin igerilarien elkarteratzea 8.45etan izango da Donostiako Paco Yoldi igerilekuko harreran, bertan 12ak arte lehorreko eta uretako saioak egingo dituztelako.

Gure neskak igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango dute beste taldeetako igerilariak ezagutzeko.

Ondo ibili eta disfrutatu!

Teknifikazio jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Malen eta Aroa Gipuzkoako teknifikazio jardunaldira sarreran

Alebinak maila bikainean Teknifikazio Sarian

Urtarrilaren 29an, igandean, Azpeitiko kiroldegian Alebinen Teknifikazio Saria ospatu zen. Alebin mailako orain arteko txapelketa garrantzitsuena izan zen gure taldekoentzat, izan ere, Gipuzkoa osoko 120 igerilarik parte hartu zuten bertan.

Txapelketa honetan Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten igerilariak Iker Esteban, Mikel Ezama, Ane Artetxe, Aroa Azkue, Jone Sasieta, Libe Donoato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi izan ziren. Hala ere, beraien gainontzeko taldekideak lehiatzeko aukerarik izan ez zuten arren igerilekura hurbildu eta animatzen ibili ziren, talde bat direla erakutsiz.

Igerilari bakoitzak jardunaldi bakoitzean froga batean parte hartzeko aukera izan zuen. Izarraitzeko neskek, gainera, 4×100 libre eta 4×100 estiloak erreleboetako frogetan ere parte hartu zuten. Aipatzeko da denek zeuzkaten denborak jaitsi zituztela eta maila bikaina erakutsi zutela etxean ospatu zen txapelketa honetan.

Bukatzeko, ez ditugu ahaztu nahi, modu batera edo bestera, txapelketa garrantzitsu hau aurrera eramateko laguntzen izan ditugunak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Igeriketa Federazioa, txapelketa egunean dena ondo joan zedin egon ziren guraso eta bolondres guztiak… Guztiei: ESKERRIK ASKO!

Zorionak ekipo! Jarraitu gogor lanean!

Gora Izarraitz!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinak maila bikainean Teknifikazio Sarian sarreran

Alebinen Teknifikazio Saria Azpeitin

Igande honetan, urtarrilak 29, alebinek Teknifikazio Saria izango dute Azpeitiko igerilekuan. Gipuzkoako igeri talde ezberdinetako 120 igerilari arituko dira lehian, 2009 eta 2010. urtean jaiotako mutilak eta 2011. urtean jaiotako neskak hain zuzen ere.

Sailkatze fasea gainditu ondoren txapelketa honetan parte hartuko dutenetatik 8 Izarraitz Igeri Elkartekoak izango dira:  Iker Esteban, Mikel Ezama, Ane Artetxe, Aroa Azkue, Jone Sasieta, Libe Donoato de Lopez, Malen Ezama eta Maria Otaegi. Bakoitzak 2 froga igeri egingo ditu, bana jardunaldi bakoitzean. Neskak, gainera, erreleboetan ere arituko dira.

Sari hau 2 jardunalditan ospatuko da. Goizeko jardunaldia 10:30etan hasiko da eta arratsaldekoa berriz, 16:30tan. Ateak zabalik izango dira txapelketa zuzenean jarraitu nahi duen guztientzako.

Zorte on guztioi eta ondo pasa! Aupa Izarraitz!

Bestetik, kluba jakitun da txapelketa hau antolatzeak dakarren gorabeherak Azpeitiko igerilekuan, eta horregatik esker ona eman nahi die bertako erabiltzaileei txapelketa honek sor litzazkeen aldaketengatik.

 

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen Teknifikazio Saria Azpeitin sarreran

Izarraizko neskak azpitxapeldun Gipuzkoako Kluben Kopan

Asteburu honetan, Irungo Azken Portu polikiroldegian jokatu den Gipuzkoako Kluben kopan, iazko bigarren postua arrakastaz defendatu dute gure igerilariek.

Txapelketa polita izaten da kluben arteko hau, talde bakoitzetik bi igerilarik hartzen dute parte proba bakoitzean, eta larunbat eta igandeko jardunaldien ondoren, puntu gehien pilatzen dituzten taldeak izaten dira garaile.


Izarraitz igeri elkartea 16 igerilariekin bertaratzekoa zen hasiera batean, baina azken orduko bajak medio, 13 kide izan ditugu Irunen. Lan bikaina egin dute, marka pertsonalak eta denbora onak ikusteko aukera eskaini digute Izarraitzeko igerilariek. Nabari da lan bikaina egin dutela Isaac Pousada eta Jone Goenaga entrenatzaileen gidaritzapean, eta oso indartsu daudela datozen txapelketetarako ere.

Hauek dira asteburu honetan gure taldea ordezkatu duten igerilariak: Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Anne Sagarmendi, Mirari Goenaga, Nahia Amenabar, Nora Eizagirre, Ane Azkue, Noa Garate, Aratz Odriozola, Laia Elortza, Ana Agirrezabalaga, Oihana Otaegi eta Aroa Azkune.

Zorionak eta aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraizko neskak azpitxapeldun Gipuzkoako Kluben Kopan sarreran

Benjaminak fin Legazpin

Larunbatean, benjaminen 2. jardunaldia ospatu zen Legazpiko Bikuña kiroldegian. Azken orduko baja batzuk izan bagenitun ere, Izarraitzeko 48 igerilarik parte hartu zuten zita honetan. Benjaminetan nagusienek, zehazki 2011 eta 2012. urtean jaiotakoak, 50 bular, 100 edo 200 bizkar eta 4×50 libre frogei egin zieten aurre. 2013 eta 2014an jaiotako igerilariek, berriz, 50 edo 100 bizkar eta 6×25 libre mixtoan parte hartu zuten.

Nabari da denboraldian aurrera goazela eta txapelketetarako esperientzia hartzen doazela. Batzuk estreinakoz aritu ziren eta urduritasun apur bat bazegoen ere, taldeko gazteenak fin aritu ziren arratsalde osoan zehar.

Hurrengo hitzordua, otsailean Azkoitin ospatuko den Benjaminen ligako 3. jardunaldia izango da. Horretarako lanean jarraitzen dugu, ikasten jarraitzen dugu! Gora Izarraitz!

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminak fin Legazpin sarreran

Benjaminen ligako 2. jardunaldia Legazpin

Larunbat honetan, urtarrilak 14, arratsaldeko 16.30etatik aurrera Izarraitzeko benjaminak Legazpin izango dira beraien ligako 2. jardunaldia lehiatzeko. Izarraitz ordezkatzen talde zabal bat izango dugu, hain zuzen ere, 49 igerilari izango ditugu bertan.

Txikienek 50 edo 100 bizkar proba egingo dute igeri eta baita 6×25 libreko erreleboa ere. Handiak aldiz, 2 probatan arituko dira. Lehendabizi, 50 bular eta ondoren 100 edo 200 bizkar probak burutuko dituzte. Jardunaldiari bukaera 4×50 libre erreleboarekin emango diote.

Zorte on! Gora Izarraitz!

 

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminen ligako 2. jardunaldia Legazpin sarreran