Gabon Kopa arrakastatsua Izarraitzentzat

Atzoko egunez jokatu zen Gabon Kopa Donostiako Pako Yoldi igerilekuan. Nazioarteko txapelketa izaten da berau eta puntako igerilariak elkartzen dira bertan. Izarraitzeko 14 igerilarik hartu ahal izan zuten parte txapelketa honetan. Talde oparoarekin joan gara aurtengoan, egindako lan eskergaren erakusgarri.
Goizean, arratsaldeko finaletarako sailkapen frogak izan zituzten eta bikain aritu ziren gure igerilariak. Gabonetako oporrak aprobetxatuz entrenamendu gogorrekin ari diren arren, txapelketetan beren denbora onenetara gerturatu eta kasu batzuetan hobetzeko gai ere badirela erakutsiz.
Bejondeizuela guztioi!
Uxue Etxeberriak (Euskal selekzioarekin parte hartu zuen) eta Mirari Goenagak, gainera, Jurdan Arakistainekin batera, arratsaldeko finaletan aritzeko txartela lortu zuten.
Uxue Etxeberriak 100m. bular eta 200m. lau estiloetara frogetako finaletan aritu zen. 100m. bular proban 6. postua eskuratu zuen, baina deskalifikatua izan zen. 200m. estiloetan, berriz, 4. postua eskuratu zuen, podiuma laztanduz.
Mirari Goenaga 200m. lau estiloetarako finalean aritu zen eta 5. postu bikain bat eskuratu zuen.
Jurdan Arakistain igeriketa egokituko 50m.ko finalean aritu zen eta froga bikaina egin zuen, 50 metroak 38 segundutan eginda.
Zorionak guztioi!!!
Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gabon Kopa arrakastatsua Izarraitzentzat sarreran

Abenduaren 29an Gabon Kopan izango dira Izarraitzeko igerilariak

Gure igerilariek egin behar dituzten probak:

  • Mirari Goenaga Lasa: 50Tx / 100Tx / 100L / 200X
  • Ana Agirrezabalaga Amezua: 50Tx / 50L
  • Anne Sagarmendi Urbieta: 50Tx / 50Bi / 100Bi / 100L
  • Oihana Otaegi Odriozola: 50Bi / 100Bi
  • June Larrañaga Aranburu: 50Bi
  • Iñigo Llopis Sanz: 50Bi / 50L / 100Bi
  • Noa Garate Lasa: 50Bu / 100Tx / 100L
  • Aroa Azkune Otaegi: 50Bu / 100Bu
  • Nahia Amenabar Azpeitia: 50Bu / 100Bi / 100Bu / 200X
  • Uxue Etxeberria Arano: 50Bu / 100Bu / 200X
  • Julen Artetxe Aramendi: 50L / 100Bi
  • Jurdan Arakistain Ibarguren: 50L
  • Nora Eizagirre Aizpuru: 100Tx / 200X
  • Maiana Uria Otaegi: 100Tx / 200X
  • Ane Azkue Olazabal: 100Bi / 200X
  • Laia Elortza Arrieta: 100Bu
    Animo denoi eta aupa Izarraitz!
Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Abenduaren 29an Gabon Kopan izango dira Izarraitzeko igerilariak sarreran

Zorionak eta Urte Berri On!

Izarraitz Igeri Elkartea osatzen dugun guztion partetik, jai zoriontsuak eta 2023.urte arrakastatsua opa dizkizuegu. Ondo pasa gabonak!

Albisteak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Zorionak eta Urte Berri On! sarreran

Urteari agur ona alebinek Bergaran

Larunbatean, abenduak 17an, alebinak izan genituen Bergaran beraien ligako 3. jardunaldian lehiatzen. Bertan Izarraitzeko 12 igerilarik parte hartu zuten eta guztiek 200 bizkar eta 100 tximeleta probei egin zieten aurre. Txapelketa azkar ospatu zen igerilari gutxi izan zirelako eta gure neska-mutilek proba batetik bestera deskantso handirik gabe egin zuten bigarren aldiz salto uretara. Hala ere, 19 marka pertsonal lortu zituzten. Bejondeizuela!

Orain gabonak datozenez, txapelketarik gabeko hilabetea izango dute alebinek baina gogor entrenatzen jarraituko dute datorren urteko txapelketetan orainarte bezain ondo moldatzeko.

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Urteari agur ona alebinek Bergaran sarreran

Oñatin ekipamendu berria estreinatu dute gure igerilariek!

Zubikoa kiroldegian jokatu den neguko laugarren jardunaldian, maila onean aritu dira Izarraitzeko igerilariak.

Gaurkoan ere agerian utzi dute beraien konpromiso maila, proba gogorrei, kementsu eta jarrera bikainarekin, aurre eginez.

Segi horrela eta aupa zuek!!!

Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Oñatin ekipamendu berria estreinatu dute gure igerilariek! sarreran

Uxue Etxeberria Espainiako Txapelketetan

Absolutuen Espainiako txapelketa jokatzen ari da Sabadellen (Herrialde Katalanak) gaur hasi eta igandera arte.

Bertan daude, Izarraitz ordezkatzen, Uxue Etxeberria eta Isaac Pousada entrenatzailea. Gaur bi aldiz egin du salto igerilekura Uxuek, goizean 100m lau estiloetara proba egiteko eta arratsaldean, berriz, 50m bular estiloan. Bikain aritu da bietan, bere denborarik onenak eginez. 50m bular proban, gainera, krubeko errekor berria ezarri du.

Zorionak bioi!!!

Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Uxue Etxeberria Espainiako Txapelketetan sarreran

Alebinen 3. jardunaldia Bergaran

Larunbat arratsaldean, 15.30etatik aurrera Izarraitzeko 12 igerilari alebinek beraien ligako 3. jardunaldia izango dute Bergarako Agorrosin kiroldegian. Gure taldeko igerilari guztiek 200 bizkar eta 100 tximeleta igeri egingo dute. Ondo entrenatzen ari direnez, lan ona egingo dutelakoan gaude. Beraz, zorte on eta egurra!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen 3. jardunaldia Bergaran sarreran

Gipuzkoako Master Txapelketan gustora

Pasa den larunbat arratsaldean, abenduak 10ean, V. Gipuzkoako Master Txapelketa ospatu zen Eibarren. Jai egunen artean ospatu zen txapelketa eta horrek parte hartze baxua izatea eragin zuen. Gure kasuan, Izarraitz ordezkatzen,  Ander Beobide eta Jon Larrañaga izan genituen. Ander 200 libre eta 50 bizkar frogetan lehiatu zen; Jon, aldiz, 100 estiloak eta 50 bular frogetan. Parte hartze txikia izan zenez, bakoitzak bere 2 probak jarraian igeri egin behar izan zituen. Hala ere, gustora geratu ziren egindako lanarekin.
Hurrengo txapelketa baterako prest daude. Parte hartze zabalago bat espero dute, taldeko eta txapelketako giroa hobea izan dadin. Bitartean, segi gogotsu entrenatzen!
Masterrak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Gipuzkoako Master Txapelketan gustora sarreran

Ekipazio berria estreinatuko dugu Izarraitz Igeri Elkartean 2023 urtean

Ari dira pixkanaka iristen kamiseta, praka motz, jertse eta txandalak Izarraitzeko bulegora. 2023 urtearekin batera, ekipazio berria estreinatzeko moduan izango dira Izarraitzeko igerilari eta entrenatzaileak.

Aurrerantzean, gainera, Domusa, Samic, Biele eta Glual enpresen laguntza izango dugu, datozen lau urtetarako babesletzarako akordioa sinatu baitugu elkarrekin. Oso eskertuta gaude enpresoi, igeriketaren eta herriaren alde eginiko ekarpenagatik, eta gure esker ona ahalik eta ondoen itzultzen saiatuko gara.

Ondorengo zerrendan ikus ditzakezue prezioak:

Kamiseta 27€

Praka motzak 25€

Gorroa 5€

Sudadera grisa 25€

Sudadera kremalleradun urdina 35€

Praka luze urdinak 25€

Motxila (Izarraitzeko logoa eta norberaren izenarekin) 55€

Igerilari guztientzat kamiseta, praka motzak eta gorroa beharrezkoak direnez, Izarraitzeko igerilari guztiei entregatuko zaien lote bat osatu dugu. Lote horretan erdi prezioan (kuota extra bat kobratuko zaio igerilari bakoitzari) jaso ahal izango dute igerilariek derrigorrezko materiala.

Gainontzeko materiala entrenatzaileen bidez, edo Izarraitzeko bulegoan bertan, harrera orduetan, erosi ahal izango duzue.

Espero zuen gustokoak izango direla eta inguruotan esan ohi dugun moduan…

Osasunekin urrau!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ekipazio berria estreinatuko dugu Izarraitz Igeri Elkartean 2023 urtean sarreran

Izarraitz Igeri Elkartearen 2022 urteko batzar orokorra abenduaren 15ean.

Abenduaren 15ean, 20:00etan, Sindikatu Zaharrean egingo da Izarraitz Igeri Elkartearen 2022 urteko batzar orokorra.

Gonbidatuta zaudete taldeko kide guztiok bertan parte hartzera.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Izarraitz Igeri Elkartearen 2022 urteko batzar orokorra abenduaren 15ean. sarreran