Benjaminen ligako 2. Jardunaldia Azkoitian

Gure taldeko igerlariek hitzordu berri bat izango dute larunbat honetan. Benjamin mailakoek beraien ligako 2. jardunaldia izango dute Azkoitian eta jardunaldi hau arratsaldeko 16etatik aurrera ospatuko da.

San Sebastian eguna denez, izarraitzeko 11 igerilari soilik izango ditugu bertan, gutxi izan arren maila ona emateko prest daude. 

Bizkar estiloa izango da jardunaldi honetako protagonista. 2015. urtean jaiotakoek 50m egingo dituzte estilo horretan, 2014. urtean jaiotakoek 100m eta 2013. urtean jaiotakoek, ordea, 200m bizkarrez gain 50m bular frogan ere arituko dira. Horrez gain, 2013 eta 2014. urtean jaiotakoek 6x25m estilo libreko erreleboan ere parte hartuko dute. 

Gora San Sebastianak eta aupa Izarraitz! 

KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Benjaminen ligako 2. Jardunaldia Azkoitian sarreran

Aratz Odriozola Gipuzkoako Selekzioarekin

Gure taldeko Aratz Odriozola, junior igerilaria, Bartzelonan izan da Gipuzkoako Selekzioarekin 45è Trofeu Alejandro López sarian parte hartzen.
Gaur goizean 50 metro bizkar proba egin du eta 29″34 denborarekin marka pertsonala, 15 urtekoen klubeko errekor berria eta arratsaldeko B finalerako txartela eskuratu ditu.
Arratsaldeko B finalean, 29″29 denbora eginda, goizean eginiko klubeko errekorra hobetzeko gai izan da.
Txapelketa eta esperientzia bikaina izan da Izarraitzeko igerilariarentzat.
Zorionak eta eutsi horri!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Aratz Odriozola Gipuzkoako Selekzioarekin sarreran

Hernani Sarian maila onean Izarraitzekoak

Atzo Heranani Saria jokatu zen eta Izarraitzeko igerilariak bertan izan genituen.
100 metroko proba, bakoitzak aukeratutako estiloan, eta 200 m lau estiloetara egin behar izan zituzten.
100 metroko proba guztiak kontuan hartuta, Fina puntuen arabera, June Larrañagak 3. postua 🥉 lortu zuen orokorrean, 100 m libreetan egindako marka bikainari esker.
Izarraitzeko gainontzeko igerilariek ere txapelketa bikaina burutu zuten eta, denera, 7 marka pertsonal eginda etxeratu ziren gureak.
Zorionak guztioi eta segi horrela!
Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Hernani Sarian maila onean Izarraitzekoak sarreran

Ordiziako XLI. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa

Gaur, abenduak 29, jokatu da Ordiziako Majori kiroldegian XLI. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa.

Bertan parte hartzeko txartela lortu duten Izarraitzeko igerilariak gogotsu aritu dira goizeko sailkapen jardunaldian eta maila bikaina eman dute parte hartu duten frogetan.

Arratsaldeko finaletarako Uxue Etxeberria 100 bular proban (Euskal Selekzioarekin aritu da), Laia Elortza 50 bular proban eta Jurdan Arakistain 50 libreetan sailkatu dira.

Uxue Etxeberria podiumaren borrokan aritu da eta 4. postua eskuratu du azkenean, gainera, 1’13″31 denborarekin Neguko Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu du. Jurdan Arakistainek ere lan bikaina egin du eta 50 bular estiloko finalean, Laia Elortzak, 36″15 denborarekin 14 urtekoen klubeko errekor berria ezarri du.

Zorionak denoi!!!

Aupa Izarraitz!!!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Ordiziako XLI. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa sarreran

Alebin eta benjaminak Paco Sanchez Sarira

Larunbat honetan, abenduak 23, Tolosako Usabal igerilekura joango gara XXIII. Paco Sanchez sarian parte hartzera. Txapelketa arratsaldeko 15.30etan hasiko da. Tolosara Izarraitzeko benjamin eta alebin mailako 68 igerilari gerturatuko dira. Bakoitzak aukeratutako proban lehiatuko dira, benjaminek proba bakarra igeri egingo dute eta alebinek, berriz, bi aldiz egingo dute jauzi uretara. Honetaz aparte, taldea ordezkatuz 12×50 libre mixtoko erreleboarekin emango zaio bukaera sariari.
Zorte on! Egurre!

 

Sariak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebin eta benjaminak Paco Sanchez Sarira sarreran

Alebinek hobetzen jarraitzen dute

Larunbat honetan, alebinak Azkoitian izan ziren beraien ligako 3. jardunaldian parte hartzen. Bertan, bajen ondorioz, Izarraitzeko 23 igerilarik parte hartu zuten. 200 metro bizkar probarekin hasi zuten jardunaldia eta ondoren 100 metro tximeleta edo 50 metro bular igeri egin zituzten. Oso lehiakor agertu ziren arratsaldean zehar eta guztiak beraien marka pertsonal berriak lortuta bueltatu ziren Azpeitiara.
Aupa zuek! Jarraitu horrela!

Alebinen liga atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinek hobetzen jarraitzen dute sarreran

2023-2024 DENBORALDIA

Eskerrik beroenak gure babesle eta laguntzaile guztiei. Zuei esker aurrerantz goaz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude 2023-2024 DENBORALDIA sarreran

Alebinen ligako 3. jardunaldia Azkoitian

Alebinek beraien ligako 3. jardunaldian parte hartuko dute larunbat honetan. Jardunaldia abenduaren 16an 16etatik aurrera Azkoitian ospatuko da.

Oraingo honetan Izarraitzeko 25 igerilari izango ditugu lehian eta 200 bizkar, 100 tximeleta eta 50 bular probetan arituko dira.
Zorte on ekipo! Aupa Izarraitz!

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Alebinen ligako 3. jardunaldia Azkoitian sarreran

Arazoaren 30ean, osteguna, Greba Orokorrarekin bat eginez, igerilekua itxita egongo da eta ez da entrenamendurik egongo.

Sin categoría atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Arazoaren 30ean, osteguna, Greba Orokorrarekin bat eginez, igerilekua itxita egongo da eta ez da entrenamendurik egongo. sarreran

Talde giroaz gozatzen Oñatin zein Legazpin

Urduritasunak nagusi Oñatin

Larunbat honetan, azaroaren 18an, denboraldi honetako benjaminen ligako 1. jardunaldia ospatu zen Oñatin. Izarraitz Igeri Elkarteko 45 igerilari gaztetxorekin hurbildu ginen Oñatira.
2015 eta 2014an jaiotakoek parte hartu zuten lehendabizi, 50 edo 100 libre proban eta 6×25 bizkar erreleboetan. Hasierako hilabete hauetan ikasitako guztia Oñatin erakustea zuten helburu eta urduritasunak nagusi baziren ere, beraien lanak ondo egin eta taldekideak gogotsu animatu zituzten.

Ondoren, 2013. urtean jaiotako igerilarien txanda izan zen. Indartsu ekin zioten 50 bizkar proban. 100 edo 200 libre probetan distantzia honetan lehen aldiz igeri egitearen ondoriozko urduritasunak izan zituzten baina bikain moldatu ziren. Eta geratzen zitzaien indar guztiak 4×50 bizkar erreleboan utzi zituzten.

Progesioa nagusi Legazpin
Benjaminak Oñatin zeuden bitartean, alebinak, Legazpin izan genituen beraien ligako 2. jardunaldia lehiatzen. 27 igerilariz osatutako taldeak ordezkatu gintuen bertan. Denboraldia gogotsu hasi dutela erakutsi zuten berriz ere. Oraingo honetan, 200 libre, 100 bular eta 50 libre probak izan zituzten eta 48 marka pertsonal hautsita bukatu zuten jardunaldia.
Entrenamenduetan zehar lanean jarraituko dute guztiek, hobetzen jarraitzeko helburuarekin. Hurrengo hitzordua larunbatean izango dute 2012, 2013, 2014 eta 2015. urtean jaiotako igerilariek, izan ere, Zubiaurreko lagunek San Andres Sarira gonbidatu gaituzte.
Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatua | Erantzunak desaktibatuta daude Talde giroaz gozatzen Oñatin zein Legazpin sarreran