




Asteburu honetan infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketa ospatu da Bergaran.
Izarraitzeko 14 igerilari izan dira bertan parte hartzen eta domina sorta etxeratu ahal izan dute. Bakarkako probak eta erreleboak kontuan hartuta, guztira, 52 domina (12 🥇 18 🥈 eta 22 🥉) irabazi dituzte gure igerilariek.
Egindako lan bikainari esker, taldekako sailkapen orokorrean eta nesketan, hirugarren postua eskuratu dute gureek.
Zorionak talde guztiari!
Aupa Izarraitz!

Larunbatean, benjaminen 2. jardunaldia ospatu zen Azkoitiako kiroldegian. Azken orduko baja batzuk izan bagenitun ere, Izarraitzeko 11 igerilarik parte hartu zuten zita honetan eta meritu aparta daukate San Sebastian egunean igeritan ere aritzeko indarrak izan baitzituzten.
Nabari da denboraldian aurrera goazela eta txapelketetarako esperientzia hartzen doazela. Urduritasun apur bat bazegoen ere, taldeko gazteenak fin aritu ziren arratsaldean zehar.
Hurrengo hitzordua, otsailean Azpeitian ospatuko den Benjaminen ligako 3. jardunaldia izango dute. Gogoz prestatuko dute etxeko hitzordua. Gora Izarraitz!

cof


Gure taldeko Aratz Odriozola, junior igerilaria, Bartzelonan izan da Gipuzkoako Selekzioarekin 45è Trofeu Alejandro López sarian parte hartzen.
Gaur goizean 50 metro bizkar proba egin du eta 29″34 denborarekin marka pertsonala, 15 urtekoen klubeko errekor berria eta arratsaldeko B finalerako txartela eskuratu ditu.
Arratsaldeko B finalean, 29″29 denbora eginda, goizean eginiko klubeko errekorra hobetzeko gai izan da.
Txapelketa eta esperientzia bikaina izan da Izarraitzeko igerilariarentzat.
Zorionak eta eutsi horri!
Aupa Izarraitz!


Atzo Heranani Saria jokatu zen eta Izarraitzeko igerilariak bertan izan genituen.
100 metroko proba, bakoitzak aukeratutako estiloan, eta 200 m lau estiloetara egin behar izan zituzten.
100 metroko proba guztiak kontuan hartuta, Fina puntuen arabera, June Larrañagak 3. postua 🥉 lortu zuen orokorrean, 100 m libreetan egindako marka bikainari esker.
Izarraitzeko gainontzeko igerilariek ere txapelketa bikaina burutu zuten eta, denera, 7 marka pertsonal eginda etxeratu ziren gureak.
Zorionak guztioi eta segi horrela!
Aupa Izarraitz!


Gaur, abenduak 29, jokatu da Ordiziako Majori kiroldegian XLI. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa.
Bertan parte hartzeko txartela lortu duten Izarraitzeko igerilariak gogotsu aritu dira goizeko sailkapen jardunaldian eta maila bikaina eman dute parte hartu duten frogetan.
Arratsaldeko finaletarako Uxue Etxeberria 100 bular proban (Euskal Selekzioarekin aritu da), Laia Elortza 50 bular proban eta Jurdan Arakistain 50 libreetan sailkatu dira.
Uxue Etxeberria podiumaren borrokan aritu da eta 4. postua eskuratu du azkenean, gainera, 1’13″31 denborarekin Neguko Espainiako Txapelketetan parte hartzeko gutxienekoa lortu du. Jurdan Arakistainek ere lan bikaina egin du eta 50 bular estiloko finalean, Laia Elortzak, 36″15 denborarekin 14 urtekoen klubeko errekor berria ezarri du.
Zorionak denoi!!!
Aupa Izarraitz!!!



Eskerrik beroenak gure babesle eta laguntzaile guztiei. Zuei esker aurrerantz goaz!