Zapatu eta igande honetan, Infantilak Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Santurtzin (El Puerto kiroldegian) izango da, goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz, zapatukoa 17:00tan eta igandekoa 16:30etan. Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte.
Gure taldeko 6 igerilari (2 mutil eta 4 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute:
- Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 400 m. libre eta 200 m. bizkar.
- Jon Aizpuru: 200 m. bular, 200 m. bizkar eta 100 m. tximeleta.
- Oihana Goenaga: 100 m. estilo, 100 m. tximeleta eta 50 m. libre.
- Maialen Aizpuru: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar eta 100 m. libre.
- Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular eta 50 m. libre.
- Aiora Beristain: 100 m. estilo, 100 m. libre eta 50 m. libre
Hauez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte.
Mallorcan aurreko aste bukaeran, sasoi onean daudela erakutsi zuten, eta ziur gaude, emaitza onak izango dituztela Santurtzin.
ZORTE ON !!!
Euskal Herriko Neguko Infantil Txapelketan parte hartuko duten igerilarien zerrenda. Hemen sakatu.
Bestalde, bihar osteguna eguardiko 13:45 etan Udaletxean, Oihana Goenagari ongi-etorria egingo dio Azpeitiko Udalak.

