OIHANA GOENAGAK TXAPELKETA IKUSGARRIA EGIN DU.

IMG_0061

Pasa den aste bukaeran, Azpeitiko zazpi igerilari, Mallorcan izan dira Espainiako junior eta infantil neguko txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu honetarako aritu dira prestatzen, eta emaitzak ikusirik, entrenatzaileak asmatu egin duela ezin ukatu. Emaitzarik aipagarrienak podiumekoak eta honen gertukoak izan badira ere, denak beraien markak hobetzea lortu dute nahiz eta ez izan batere erraza.

Dudarik gabe Oihana Goenaga izan da protagonista nagusia, lotsati itsura du baina uretan hazi egiten da, lotsagabetu, inoiz ez du hutsik egiten, beti daukan guzia ematen du. Hor daude bere emaitzak, ikusgarriak dira. 50 metro librean urrezko domina eta Euskadiko denborarik onena 14 urtekoetan, 200 metro librean brontzezko domina, 100 metro librean 4. postua eta berriro Euskadiko denborarik onena ezarri du eta azkeneko proban, 200 metro estilo, berriro 4. postua lortu du eta baita ere Euskadiko 14 urtekoen marka gainditu.

Ainhoa Goenaga, bi probetan parte hartu du eta honek ere domina gertu izan du, 100 metro bizkar proban 4. eta 200 metro bizkarren 12. postua.

Jon Aizpuruk ere txapelketa bikaina burutu du, 100 metro bular proban 10. eta 200 metro bularren berriz, 11. postua lortu zuen.

Aiora Beristain aurten pasa da alebinetatik infantiletara eta hori asko nabaritzen da txapelketa hauetan. Hala ere, bere denborak jaistea lortu  ditu eta orain hartu duen esperientzia hurrengo txapelketetarako baliagarria izango zaio. 50 metro eta 100 metro libretako probetan hartu du parte, eta bere maila erakutsi du.

Pablo Etxeberria, Maialen Aizpuru eta Eva Astigarragak, erreleboetako probetan hartu zuten parte. Hauek ere, aurrez zituzten denborak hobetzea zuten helburu eta lortu zuten.

Zorionak eta datorren aste bukaeran Santurtzin, Euskal Herriko neguko infantil txapelketarako  animoz beteta izango dira. Segi holaxe !!

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.