IGERILEKU LUZEAN ERE BIKAIN

PACO YOLDI 2013-05-04

Pasa den zapatuan, taldeko infantil, junior eta absolutu  mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren 2. GIF Sarian parte hartzen. Omar Urbieta absolutu mailan, Ainhoa Goenaga junior bezala, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain infantil mailan izan ziren partaideak. Imanol Odriozola infantila, izena emanda zegoen baina baja izan zen azkenean.

Bakoitzak bi probatan hartu zuen parte eta maila ona erakutsi zuten beste behin ere. Udako txapelketak dituzte helburu eta horietarako ari dira prestatzen. Zapatuko bezalako lehiaketak, test modura hartzen dituzte entrenatzaileak eta igerilariak, eta baita ere lehiaketa hauetan, saiatzen dira Espainiako txapelketarako gutxiengoak lortzen.

EMAITZAK:

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.