Gaur, larunbata, itsas zeharkaldi berri bat jokatu da, Txingudiko Badiako X Igerialdia Hondarribiko hondartzan.
Aurrenik, 16:30etan, infantil mailako 38 igerilari irten dira Hondarribiko hondartzatik, 700 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Izarraitz Igeri Elkartetik, igerilari bat izan da bertan parte hartzen, Maialen Sudupe. Bigarrengo itsas zeharkaldia zuen eta ondo moldatu da, gaina ere, kontutan hartu behar dugu, gazteenetakoa dela. 1999tik 2002 urte-artekoak lehiatzen dute eta Maialen 2002 urtean jaioa da.
Ondoren, 17:00etan hasi da helduen zeharkaldia, eta gaur, ez du lehiatu gure taldekiderik.


