UDAKO ESPAINIAKO ABSOLUTUEN TXAPELKETA, (LAS PALMAS)

foto ncional

Abuztuaren 8an hasi eta abuztuaren 10era, Espainiako Udako Absolutuen Txapelketa lehiatuko dute Las Palmasen, CN Metropole igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998) eta Oihana Goenaga (1999) izango dira parte hartzen.  Ainhoak, Jonek eta Oihanak, Udako Espainiako Junior eta Infantilen Txapelketetan dominak lortu dituzte eta, txapelketa honetan ere ahaleginak egingo dituztela ziur gaude.

Banan banan, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:

Ainhoa Goenaga:  50 metro bizkar eta 100 metro bizkar.

Jon Aizpuru: 200 metro bular.

Oihana Goenaga: 50 metro libre eta 100 metro libre.

Horiez gain, neskek, erreleboko bi probatan hartuko dute parte.

ZORTE ON !!!

ZERRENDAK:  HEMEN KLIKATU

metro_nacional copia

Las Palmaseko  CN Metropole Igerilekua

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.