LAS PALMASETIK, GUSTURA ETORRI DIRA.

Las Palmas 2013

Pasa den astean, abuztuaren 8tik abuztuaren 10era bitartean, Espainiako Absolutuen Udako Txapelketa jokatu da Las Palmaseko, CN Metropoleko igerilekuan. Bertan izan dira gure taldeko igerilari hauek:  Ainhoa Goenaga (1997), Jon Aizpuru (1998) eta Oihana Goenaga (1999).
Igerilekuko denboraldiko azken zita zuten eta, gustura etorri dira egindako lanarekin. Txapelketa honetan, Espainiako ia absolutu onenak izan dira eta maila ona egon da. Gure igerilariak, gazteenetakoak izango ziren lehiaketan.

Irailean hasi eta orain arte, denboraldia asko luzatu zaie Ainhoa, Jon eta Oihanari. Orain merezi dituzten oporrak eman die bere entrenatzaileak.

Banan-banan hauek izan dira lorpenak:

Ainhoa Goenaga:

  • 50 metro bizkarren; 21. postua.
  • 100 metro bizkarren; 14. postua.

Jon Aizpuru:

  • 200 merro bularren; 13. postua.

Oihana Goenaga:

  • 50 metro librean; 31. postua.
  • 100 metro librean; 19. postua.

Horiez gain, neskak erreleboko probetan parte hartu dute:

  •  Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga, 4 x 50 metro librean; 10. postua eta 4 x 50 metro estiloetan; 6. postua.

Izarraitz Igeri Elkartetik, taldeko igerilari eta entrenatzaileak zoriondu nahi ditugu egin duten lanagatik eta ondorioz, urtean zehar jaso dituzten lorpenagatik.

Datorren denboraldirako, indarrak berritu eta, berriro lana, lana eta lana egin beharko dute igerilekuan, aurtengo denboraldia berdintzeko.

ONDO PASA OPORRAK !!

LAS PALMASEKO EMAITZAK:

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.