IRLAKO IGERIALDIAN, PABLO ETXEBERRIA SEIGARREN.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pablo Etxeberria podiumean senior mailan

Atzo, abuztuak 25, Irlako XVI. Igeriketa Zeharkaldia ospatu zuten Donostiako badian. Izarraitz Igeri Elkarteko bi igerilariek, parte hartu dute, Maialen Sudupe infantil mailan, eta Pablo Etxeberria absolutuetan. Olatu handiak eta gogorrak izan zituzten igerialdi guztian eta horrek, asko penatu zituen igerilariek.

Aurrenik, 10:00etan, infantil mailako igerilariek irten ziren Donostiako hondartzatik, 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Maialen Sudupek 39. postua lortu zuen. Aurreko egunetan, Kantabriako bi igerialdietan parte hartu zuen bere ahizpa Alaznerekin eta biek, emaitza onak lortu zituzten.

Ondoren, 11:15etan, 15 minutuko atzerapenarekin, hasi zen helduen zeharkaldia leku berdinetik. Ia 400 igerilari ordu horretarako prest zeuden Atletiko San Sebastianen egoitzaren ondoan. Helmuga, hondartzako toki berdinean zegoen, eta guztira 3.000 metro egin behar izan zuten igerilariak, Santa Klarako irla zeharkatuz. Izarraitzetik igerilari batek hartu zuen parte, Pablo Etxeberria, eta postu ona lortu zuen. Pablo, seigarren postuan iritsi zen hondartzara, senior sailkapenean 3.

Baita ere, Azpeititik beste lau igerilariek hartu zuten parte. Rafa Zubeldiak, Imanol Badiolak, Iñaki Etxeberriak eta Leire Ceciagak. Hauek honako postuak lortu zituzten:

  • Rafa Zubeldia: 26 . eta 4. master mailan.
  • Imanol Badiola: 41. eta 7. master mailan.
  • Iñaki Etxeberria: 70. eta 8. master 2 mailan.
  • Leire Ceciaga: 78. eta 4. master mailan.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Irteeran, olatuekin borrokan

Advertisements
Post hau Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.