Zapatuan, irailaren 7an, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XIII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia izango da.
Infantilen proba 11etan hasiko da eta 800 metroko luzera du. Absolutuenak, berriz, 11.45etan emango dio hasiera eta irteera bi txandatan emango da, 2220 metroko luzera izanik. Izen-emateak kirolprobak.com webgunean egingo dira. Ligan parte hartu eta sailkapen orokorrean sartu nahi duen bakoitzak txip horia eskuratu beharko du. Dortsalak probaren egunean bertan hartu beharko dira Nautikoko ontziratzeko lekuan.


