Izarraitz Igeri Elkartearen eskaintza berria: master atala

399172_459856234111490_1696954094_n

Igeriketako denboraldi hasiera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteak urrats berri bat eman nahi du, master atala sortuz.

Master atala 25 urtetik gorako igerilari, igerilari ohi, triatloilari edo igeriketarekin zerikusia duen edozein jarduerako kirolariei zuzendua dago.

Entrenamendu talde bat izanik, igerilekuko txapelketetarako, ur irekietako txapelketetarako zein triatloietarako igeriketa ahalmena landu eta hobetzea ditu helburu, beti ere igeriketak duen alderdi soziala eta osasun onura albo batera utzi gabe.

Izena emateko, izarraitz.ie@hotmail.com e-posta helbidean edo igerilekuko sarreran egin daiteke.

Gure proiektua azaltzeko eta zalantzak argitzeko, izena ematen duten guztiekin hitz egingo dugu.

Animatu zaitez!!

Advertisements
Post hau Masterrak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.