Denboraldia hasiko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 2013-2014 ligako lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Irungo Azken Portu igerilekuan izango da, 16:00etan hasita. Probak mistoak izango dira, iazko ligan bezala; hau da, neskek eta mutilek batera lehiatuko dute aurrez egindako denborak kontuan hartuta.

Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Irungo lehiaketak.

Azpeititik joango diren igerilariak honako hauek dira:

• Jon Aizpuru (1998), infantila
• Oihana Goenaga (1999),  juniorra
• Maialen Aizpuru (2000). infantila
• Eva Astigarraga (2000), infantila
• Aiora Beristain (2000), infantila
• Jone Goenaga (2001), infantila
• Nerea Berasategi (2001), infantila

Oihana Goenagak, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik, maila berria estreinatuko dute denboraldi honetan.

Denboraldiko lehen proban sasoi puntu onena ez izan arren, ziur dena emango dutela uretan.

Zorte on denei!!

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.