Kirol Zehaztasun ligaren lehen jardunaldia, Azpeitian

kzl

Zapatu honetan, azaroak 16, hasiko da gure igerilari gaztetxoen denboraldia, Azpeitiko igerilekuan. Kirol Zehaztasun ligako lehen proba izango da eta bertan hartuko dute parte 2002, 2003, 2004 eta 2005. urteetan jaiotako neskek; eta 2001, 2002, 2003, 2004 eta 2005. urteetan jaiotako mutilek. 2005. urtean jaiotakoek lehen aldiz hartuko dute parte lehiaketa ofizial batean.

Beroketak 15:00etan hasiko dira, eta jardunaldia 16:00etan. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariarekin batera ariko dira, besteak beste, Azkoitiko Zubiaurreko, Eibarko Urbateko, Oñatiko Aloña Mendiko, Bergarako eta Legazpiko igerilariak.

Entrenatzaileak ari dira jardunaldian parte hartu behar duten igerilariei jakinarazten. Badakizue, lehia hauetan modu egoki batean aritzeko, ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen dela. Zapatuko jardunaldian, bizkar izango da estilo nagusia.

Igerilari txiki hauen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte larunbatean igerilekuko harmailetara.

Etxean utzi beldurrak eta animo lehen aldiz lehiatu behar duzuenoi.

Zorte on guztioi!

 

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.