Bi txapelketa aste bukaeran

7463_740621169299720_1088114503_n

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte: Zarautzen eta Galdakaon.

Zarautzen Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta larunbatean eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17:00etan.
Azpeititik, hiru igerilari joango dira eta honako probatan hartuko dute parte:

– Ainitze Odriozola: 200 libre.
– Jone Goenaga: 200 estilo, 400 libre eta 800 libre.
– Nerea Berasategi: 50 tximeleta, 100 tximeleta eta 200 tximeleta.

Zarautzeko zerrendak:

Bigarren hitzordua Bizkaian izango dute. Galdakaoko igerilekura Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera joango dira sei azpeitiar igerilari larunbatean eta igandean baita ere. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Hauek ere, aurreko urteko denborak jaistea izango dute helburu.

Banan-banan proba hauetan hartuko dute parte:

– Ainhoa Goenaga: 50 bizkar, 100 bizkar, 200 bizkar eta 200 estilo.
– Jon Aizpuru: 50 bular, 100 bular, 200 bular eta 200 estilo.
– Oihana Goenaga: 50 libre, 100 libre, 200 libre eta 400 libre.
– Maialen Aizpuru: 400 estilo.
– Eva Astigarraga: 100 bular eta 200 bular.
– Aiora Beristain: 100 libre, 100 estilo, 100 tximeleta eta 200 tximeleta.

Zorte on guztioi!

Galdakaoko zerrendak:

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.