Astebukaeran, marka onak lortu dituzte gure igerilariak

1011671_745266755501828_710308260_n

Astebukaera honetan, bi txapelketa izan dituzte Izarraitz Igeri Elkarteko infantil eta junior mailako igerilariek. Galdakaon Euskal Herriko Taldeen Kopa eta Zarautzen Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatu dituzte. Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izan dute proba horiek. Esan beharra dago test horien emaitzak oso onak izan direla.

Aipagarriena, Jon Aizpuruk 200 metro bular proban, 15 urtekoen Euskal Herriko marka berria ezarri zuela 2:21:82 denborarekin.

Galdakaon, Euskal Herriko Taldeen Kopan, Ainhoa Goenagak, Jon Aizpuruk, Oihana Goenagak, Aiora Beristainek eta Eva Astigarragak maila ona erakutsi zuten. Maialen Aizpuruk, azken egunetan gaixorik, ez zuen hartu parte.

Egin dituzten denborak ikusita, eta kontuan izanda txapelketa hau ez dutela prestatu, ez dugu lotsarik esateko, txapelketa bikaina egin dutela.

Banan-banan:

  • Ainhoa Goenagak: 200 bizkar eta 200 estilo probatan bere markak hobetzea lortu zuen. 50 eta 100 bizkarren bere denboretan ibili zen.
  • Jon Aizpuruk: Lehen esan bezala, 200 bularren 15 urteko EHko errekor berria, 100 bularren bere marka hobetu zuen eta 50 bular eta 200 estiloetan bere denboretan. .
  • Oihana Goenagak: 400 libre proban, 11 segundotan hobetu zuen bere denbora, oso ondo. 100 eta 200 libre probatan bere denboretan ibili zen eta 50 librean berriz, ez zuen igeri egin berak dakin bezala.
  • Aiora Beristainek: 100 libre, 100 estilo eta 200 tximeletan bere markak hobetu zituen. 100 tximeletan ez zen eroso ibili.
  • Eva Astigarragak: 200 bular eta 400 estilotan bere markak hobetu zituen. 100 bularren ez zen fin ibili.

Zarautzen, berriz, Gipuzkoako Taldeen Kopan, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariak. Hemen ere, inskribatuta egon arren, baja bat izan genuen; Ainitze Odriozolak, gaixorik, ez zuen parte hartu.

Omar Urbieta entrenatzailearen esanetan, balorazio orokorra oso ona da. Jonek eta Nereak lehenengo txapelketa garrantzitsua zuten, berauek baino igerilari zaharragoekin lehiatu zuten, eta esperientzia hartzeko oso ondo etorriko zaie.

  • Jone Goenagak:  200 estilo, 400 libre eta 800 libre probetan bere markak hobetu zituen eta, Neguko Euskal Herriko Txapelketako mininak lortu zituen.
  • Nerea Berasategik: 50 tximeleta eta 200 tximeletan bere denborak hobetu zituen. 100 tximeletan, deskalifikatu egin zuten biraje bat gaizki egin zuelako.

Zorionak eta segi gogor prestatzen !!

Hemen, Jon Aizpuruk 200 metro bular proban, 15 urtekoen Euskal Herriko errekorraren bideoa:

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.