Izarraitzeko hiru igerilari Euskadiko Selekzioarekin

IMG_1845

Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariek Euskadiko Igeriketa Federazioak aukeratu ditu, otsailaren 1 eta 2an, Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomi Elkargoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko.

Oihana junior mailan lehiatuko da eta Jon eta Aiora, berriz, infantil mailan. Proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan. Ziur gaude, ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dutela Euskadiko selekzioa.

Advertisements
Post hau Igerilariak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.