Datorren asteburuan bi lehiaketetan hartuko dute parte gure igerilariak

68996596

Izarraitz Igeri Elkarteak landatutako haziak hasi dira pixkanaka-pixkanaka fruituak ematen, zapatu honetan, master taldeko sei igerilarik lehiaketa ofizial batean hartuko baitute parte. Zarauzko Aritzbatalde Udal kiroldegian izango da IV. Open Master Zarautz otsailaren 1ean.

Bi jardunaldi izango ditu, eta Izarraitzeko sei igerilariek honako probetan hartuko dute parte:

– Asier Oiartzabal: 100 metro libre eta 400 metro libre.

– Rafa Zubeldia: 100 metro libre eta 400 metro libre.

– Leire Ceciaga: 400 metro libre, 50 metro tximeleta eta 100 metro estilo.

– Aitzol Aranguren: 400 metro libre eta 100 metro tximeleta.

– Julen Agirrezabalaga: 50 metro libre eta 50 metro tximeleta.

– Omar Urbieta: 50 metro tximeleta eta 100 metro tximeleta.

Horiez gain, 4 x 50 metro libre erreleboetan parte hartuko dute.

Bestalde eta aurreko batean aipatu bezala, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga eta Aiora Beristain igerilariak, datorren zapatuan eta igandean Madrilen jokatuko den infantil eta junior mailako Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute euskal selekzioarekin.

Oihana junior mailan lehiatuko da eta Jon eta Aiora, berriz, infantil mailan. Proba ugaritan parte hartuko dute bi egunetan, bai bakarka bai erreleboetan.

Zorte on guztioi eta egurre !

Advertisements
Post hau Igerilariak, Masterrak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.