Izarraitzeko masterren estreinaldia, Zarautzen

IMG_0003

Pasa den zapatuan, otsailak 1, Zarauzko Aritzbatalde igerilekuan, izarraitzeko master atalari estreinaldia eman zioten sei igerilarik.

Rafa Zubeldia (72), Asier Oiartzabal (73), Leire Ceciaga (74), Julen Agirrezabalaga (79), Omar Urbieta (81) eta Aitzol Aranguren (82) izan ziren gure ordezkariak Zarauzko IV Open Master sarian.

Asier Oiartzabal ‘Disdira’ izan ezik, hau triatloitik dator, beste bostak igeri mundua ezagutzen zuten. Hala ere, irteerako epaileak txistua jo bitartean, buruan bueltaka izan zituzten, urduritasuna, frogak ondo egiteko asmoak, beldurrak, eta abar. Gero uretan, Izarraitzekoek, oso maila ona erakutsi zuten.

Garrantzitsuena, elkarren artean sortutako giro ederra izan zen. Horrez gain, hurrengo lehiaketa prestatzeko gogoz etorri ziren Azpeitira.

Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:

  • Rafa Zubeldiak 400 metro librean 2. postua eta 100 metro librean 3. postua.
  • Asier Oiartzabalek 400 metro librean 3. postua eta 100 metro librean 2. postua.
  • Leire Ceciagak 400 metro librean 1. postua, 50 metro tximeletan 3. postua eta 100 metro estiloetan 1. postua.
  • Julen Agirrezabalagak 50 metro tximeletan 1. postua eta 50 metro librean 2. postua.
  • Omar Urbietak 50 metro tximeletan 1. postua eta 100 metro tximeleta 1. postua.
  • Aitzol Arangurenek 400 metro librean 2. postua eta 100 metro tximeletan 3. postua.

Horiez gain, Rafa, Asier, Julen eta Aitzolek 4×50 metro libre proban 4. postua lortu zuten.

Zapatuko txapelketarekin ezagutzera eman zen Izarraitz Igeri Elkartea master mailan. Hemendik aurrera, Izarraitzen zeregina, horrelako txapelketetan igerilari masterrak parte hartzera animatzea izango da.

Zorionak guztioi !!

EMAITZAK: HEMEN KLIKATU

4×50 metro libre probako bideoa:

Omar Urbietaren erakustaldia bideoan:

Advertisements
Post hau Masterrak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.