Asteburu oparoa Azpeitiko igerilarientzat

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Argazkian ezkerretik eskuinera, Nerea, Maialen, Aiora, Eva, Iker eta Jone.

Asteburuan, Azpeitiko udal igerilekuan Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Ainhoa Goenaga, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi izan ziren gure ordezkariak eta oso emaitza onak lortu zituzten.

Ainhoa Goenagak eta Oihana Goenagak juniorretik absolutuen bitartekoen mailan lehiatu zuten eta beste seiak, berriz, infantil mailan aritu ziren.

Infantil mailan banatu zituzten dominak. Helduen sailkapena, berriz, Fina sistema erabiliz egin zuten.

Bakarkako probetan, zortzi urrezko (Jon Aizpuruk 4, Aiora Beristainek 3 eta Eva Astigarragak 1) , bi zilarrezko (Eva Astigarragak) eta brontzezko domina bat (Aiorak) lortu zuten gure infantilek, eta horrez gain, Aiora Beristainek, Pontevedran ospatuko den Neguko Infantil eta Juniorren Espainiako Txapelketara joateko txartela lortu zuen, 100 metro libre eta 200 metro libre frogetan.

Gainera, eta erreleboetako probetan, 4×200 metro librean zilarra lortu zuten Maialen, Eva, Aiora eta Jone Goenagak. Baita zilarra ere, 4×100 metro estiloetan, Maialen, Eva, Jone eta Nereak.

Ainhoa, Oihana eta Jon Aizpuru, Neguko Espainiako Txapelketa ari dira prestatzen eta, nahiz eta Gipuzkoako Txapelketa ez izan helburua, oso maila ona erakutsi dute. Espainiako Txapelketarako Aiora Beristain gehitu zaie eta orain, Pontevedran egingo den lehiaketarako prestatzen jarraitu beharko du hirukotearekin.

Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategirentzat, denboraldiko lehen lehiaketa garrantzitsua izan zen Azpeitikoa eta, garbi ikusi genuen, helburuak ondo bete dituztela.

Azpeitian eginiko txapelketak 46 proba izan zituen, horietatik 10 errelebokoak. Gipuzkoako infantil mailatik absolutuen bitarteko 218 igerilarik parte hartu zuten eta txapelketaren antolaketa ondo atera zela esan beharren gaude.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaile hauei: Azpeitiko Udala, Eroski, Marques de Teran ardoak, Errotaundi okindegia, Azkune frutak, Erlo Telebista, Uztarria, Kili Kolor kopistegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia eta Kantoi taberna.

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.