Bi txapelketa aste bukaeran

Ander

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi txapelketetan hartuko dute parte: Arrasaten eta Iruñean.

Arrasateko Musakola Kiroldegian, Igeriketa Egokitutako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da, eta zapatuan izango dira probak. Izarraitz Igeri Elkartetik, Ander Idoeta izango da bertan, Atzegi ordezkatuz.  Anderrek, proba hauetan parte hartuko du :

–         50 metro libre, 50 metro bizkar eta 50 metro tximeleta.

Bestalde, zapatu eta igande honetan, junior eta absolutu mailako igerilariek, Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Iruñean (Amaya igerilekuan) izango da, 10:00etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Espainiako gutxienekoak dituzten edo gertu dauden infantilak ere bertan izango dira. Azpeititik 4 igerilari joango dira Iruñera eta honako probatan lehiatuko dira:

–         Jon Aizpuru: 200 metro bular, 100 metro bular, 50 metro bular eta 50 metro libre.

–         Oihana Goenaga: 200 metro libre, 100 metro libre, 50 metro libre eta 200 metro estilo.

–         Eva Astigarraga: 200 metro bular eta 100 metro bular.

–         Aiora Beristain: 200 metro libre, 100 metro libre eta 50 metro libre.

Zorte on guztioi eta egurre !!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.