Espainiako txapelketako hirugarren eguna

38

Gaur zapatua, azpeititik joan ziren hiru igerilariek lehiatu dute. Oihanak 200 metro libre eta 4 x 100 metro libreko probetan. Jon Aizpuruk 200 metro estiloetan eta Aiora Beristainek 200 metro librean baita ere.

Goizeko aurre kanporaketetan, Oihanak bakarrik lortu du arratsaldeko finaletan parte hartzeko txartela. Gaurkoan, B finalerako zerrendetan sartzea lortu du. Goizean ez du bere maila erakutsi eta 2:11:07an gelditu du kronoa. Arratsaldez ia betiko Oihana ikusi dugu eta 2:07:02 markatu du kronoak panela ikutu duenean. Bere marka onena 50 metrotako igerilekuan eta sailkapen orokorrean 11. postua lortu du.

Jon Aizpuruk goizeko aurrekanporaketan 2:20:68 egin du 200 metro estiloko proban. Bere denbora onenetik urruti, garbi dago ez dela izan bere eguna.

Aiora Beristainek ere, Oihanak bezala, 200 metro librean lehiatu du . Honek, infantil mailan eta bere denboran ibili da, 2:18:24.  

Azkenean eta erreleboetako proban, Oihana Goenagak 4 x 100 metro librean lehiatu du. Lehen postan irten du eta gaurkoan ere, minutu azpian egin ditu 100 metroak, 59:92an.

Zorionak hirukote egiten ari zareten esfortzuagaitik !!

Gaurko emaitzak:

Post hau Espainiako txapelketak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.