I.UDABERRI SARIA, AZPEITIN

KARTELA

Datorren larunbata, martxoak 15,  Izarraitz I.E.ak antolatu duen I.Udaberri saria dela eta argi-bide batzuk eman nahi ditugu.

Sari horretan, gure zonaldeko klubetako eta Izarraitz I.E.ak zuzenean gonbidatutako beste taldeetako benjamin eta alebin igerilariek hartuko dute parte.

Gaizki ulerturen bat egongo zen, nonbait, eta ikusi dugu zonaldekoak ez diren talde batzuek beraien igerilariak inskribatu dituztela.

Tamalez,  izena emandako igerilari kopurua ikusita,  eta segurtasun arazoak medio, klub batzuei ez etortzeko eskatu diegu. Zehaztea nahiko genuke, sariketa horretan parte hartzeko gonbidapena behar dela.

Barkatu eragozpenak.

Post hau Oharrak, Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.