Zapatuan, igeri festa

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den zapatuan, I. Udaberri Saria izan zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Bertan, taldeko txikienak izan ziren parte hartzen eta, guztira, 300 igerilaritik gora lehiatu ziren Azpeitian. Mailaren arabera, benjaminek 50 metroko probak izan zituzten eta alebinek 100 metrokoak. Tximeleta, bizkar, bular eta libre estiloetako probetan lehiatu ziren bakarka, eta txapelketari bukaera emateko, erreleboko probak (benajaminak 8×25 estilo mistoan eta alebinak 4×50 estilo mistoan) izan zituzten.

Izarraitz, Zubiaurre, Legazpi, Bergara, Aloña Mendi, Oarsoaldea eta Bidasoa taldeetako igerilariek haru zuten parte. Harmailak guraso eta lagunez bete beteak zeuden eta horrek igeriketa festan bihurtu zuen saria.

Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Urrezko zazpi domina, sei zilarrezko eta beste sei brontzezko domina lortu zituzten gure igerilariek. Dominarik lortu ez zutenak ere, oso gertu ibili ziren. Kontutan hartu behar dugu Gipuzkoako ia onenak zeudela Azpeitiko Txapelketan.

Dominak lortu zutenak, honako hauek dira:

Tximeleta

Benjamin mutilak 50 metro tximeleta:

– 2004. urtekoetan, Iker Aizpuru urrezko domina.

Benjamin neskak 50 metro tximeleta:

– 2004. urtekoetan, Arantxa Sudupe urrezko domina.

– 2005. urtekoetan, June Berasategi urrezko domina.

Alebin neskak 100 metro tximeleta:

– 2003. urtekoetan, Nagore Kerejeta urrezko domina.

Bizkar

Benjamin neskak 50 metro bizkar:

– 2004. urtekoetan, Uxue Etxeberria urrezko domina eta June Zubizarreta zilarrezko domina.

– 2005. urtekoetan, Nora Uria urrezko domina eta Alaitz Mendizabal brontzezko domina.

Alebin mutilak 100 metro bizkar:

– 2001. urtekoetan, Joanes Astigarraga zilarrezko domina.

Alebin neskak 100 metro bizkar:

– 2002. urtekoetan, Paula Urrestilla zilarrezko domina.

Bular

Benjamin mutilak 50 metro bular:

– 2004. urtekoetan, Mikel Perea brontzezko domina.

Benjamin neskak 50 metro bular:

– 2004. urtekoetan, Elena Otaegi brontzezko domina.

– 2005. urtekoetan, Nerea Urbieta brontzezko domina.

Alebin mutilak 100 metro bular:

– 2001. urtekoetan, Iñaki Etxeberria zilarrezko domina.

Alebin neskak 100 metro bular:

– 2002. urtekoetan, Maitane Goenaga zilarrezko domina.

Libre

Benjamin neskak 50 metro libre:

– 2004. urtekoetan, Maialen Aiertza Brontzezko domina.

– 2005. urtekoetan, Doltza Oiartzabal urrezko domina eta Judith Odriozola zilarrezko domina.

Alebin mutilak 100 metro libre:

– 2003. urtekoetan, Unax Fernandez brontzezko domina.

Erreleboetan, berriz, benjamin mailan, 8×25 metro estilo mistoan, Izarraitz A taldeak lortu zuen lehenengo postua. Alebin mailakoen artean, 4x 50metro estilo mistoan, bigarren denbora onena egin zuten, baina epaileak deskalifikatu egin zituen, bigarren igerilariak bularrez egin beharrean tximeleta egiteagatik eta hirugarrenak, berriz, alderantziz.

Izarraitzeko gaztetxoek estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten beste behin, eta nabarmen ikusten da, lehiaketaz lehiaketa, hobeto eta azkarrago egiten dutela igerian.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari, Halcon bidaiaki eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei.

Zorionak denei eta segi horrelaxe!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.