Gaur ostirala, bigarren jardunaldian, Open txapelketan igeri egin duen azpeitiar bakarra Ainhoa Goenaga izan da. Goizeko aurre-kanporaketan, 50 metro bizkar proban lehiatu du eta, gaurkoan ez du lortu arratsaldeko finalean sartzea. 31:83 izan da egin duen denbora eta sailkapenean 27. postuan gelditu da.
Biharko jardunaldian, atzokoan bezala, Ainhoak eta Oihanak lehiatuko dute. Ainhoak 100 metro bizkar eta Oihanak berriz, 100 metro librean.
Gaurko emaitzak: