Ainhoa, Jon eta Oihana, gustura etorri dira Palma de Mallorcatik

Las Palmas 2013

Joan berri den astean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatu da Palma de Mallorcan. Gipuzkoako 16 igerilarik zituzten parte hartzeko beharrezkoak diren gutxiengoak eta horien artean, gure taldeko, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru zeuden.

Mallorcako txapelketan goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu, udako Europako Txapelketako gutxiengoak lortzeko asmoarekin lehiatu baitira Espainiako igerilari ospetsuenak.

Absolutuen txapelketa hauetan, garbi ikusten da, entrenamendu desberdinen eragina. Denbora onenak lortzen dituzten ia guztiak goi errendimenduko zentroetan edo bekaren baten bidez, Estatu Batuetan entrenatzen dute. Horregatik, gure igerilari gazte hauek, absolutuen txapelketetan meritu handiko lana egiten dute.

Izarraitzeko igerilariek helburu desberdinak zituzten; Ainhoa Goenagak negu-udaberri garaiko txapelketa zuen garrantzitsuena. Bere emaitzak ikusita, helburuak ondo beteta etorri da, hiru probatan lehiatu da eta, bitan, arratsaldeko finaletarako sailkatu zen. Horrez gain, marka pertsonalak lortu zituen.

Oihana eta Jonen helburu garrantzitsuena Pontevedran ospatu zen Infantil eta Juniorren Espainiako txapelketa izan zen. Entrenatzailea saiatu da sasoi ona luzatzen, baina oso zaila izaten da hori lortzea egun tarte handia dagoenean.

Oihana, bere denbora onenetik gertu ibili da eta Jon, berriz, karga handiko entrenamenduak egin arren, bere mailatik gertu ibili da. Jonek eta Oihanak ere, arratsaldeko finaletako txartelak lortu zituzten goizean jokatu ziren aurre-kanporaketetan.

Orain, Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen jarraituko dute gure igerilariak.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Espainiako txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.