Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketak, Azpeitian

Kartel-definitiboa

Asteburu honetan, maiatzaren 17 eta 18an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Maiatzaren 17an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2002 eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.

Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta frogak, horrela daude banatuta:

  • Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira.
  • Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

ZERRENDAK

Igandean berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa izango da, eta bertan izango dira 2000 eta 2001. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urteko neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, 16:30ean.

Igerilari bakoitzak jardunaldiko banakako proba batean eta erreleboen proban hartu dezake parte. Gainera, txapelketa horrek, Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako sailkatzeko balioko du. Euskadiko Eskolarteko Txapelketa, maiatzaren 24ean izango da, Gasteizen.

ZERRENDAK

Xehetasunak, astean zehar emango die entrenatzaileek txapelketetan parte hartuko duten igerilariei.

Zorte on denei eta egurre!

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.

 

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.