Emaitza bikainak Azpeitiko txapelketetan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketak izan zituzten, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Zapatuan, Nagore Kerejeta eta Unax Fernandez, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2002 eta 2003. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak aritu ziren.

Igerilari bakoitzak, lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.
Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.

Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan. 

Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko XXX. Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2000 eta 2001. urteetan jaiotako mutilak eta 2002. urteko neskak. 

Azpeitiko bost igerilarik hartu zuten parte: Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Paula Urrestillak, Laia Arregik eta Maitane Goenagak. 
Hauek bikain aritu ziren txapelketa guztian. Guztira zortzi domina lortu zituzten, lau urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. 
Horiez gain, Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak udako Alebinen Espainiako Txapelketarako gutxieneko denborak lortu zituzten. 

Igerilari bakoitzaren emaitzak honako hauek izan ziren:

• Iñaki Etxeberriak, 100 metro bularren 2. postua eta 100 metro librean 2. postua.

• Joanes Astigarragak, 200 metro bizkarren 1. postua eta 100 metro bizkarren 3. postua.

• Paula Urrestillak, 200 metro librean 2. postua eta 100 metro bizkarren 1. postua eta Espainiako txapelketarako minima.

• Laia Arregik, 200 metro librean 8. postua eta 100 metro bizkarren 9. postua.

• Maitane Goenagak, 200 metro estiloetan 1. postua eta 100 metro librean 1. postua eta Espainiako txapelketarako minima.

Azpeitiko Igerilekuan lortutako emaitzei esker, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Paula Urrestilla eta Maitane Goenaga, Gipuzkoako selekzioarekin Gasteizera joango dira Euskadiko Eskolarteko Igeriketa Txapelketara. Larunbatean ospatuko da Gasteizeko txapelketa, eta bertan izango dira Euskadiko eskolarteko igerilari hoberenak.

Azpeitian eginiko txapelketetan, 354 igerilarik zauden izena emanda, eta txapelketaren antolaketa ondo atera zela esan beharren gaude.

Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaile hauei: Azpeitiko Udala, Azpeitiko Argazki Elkartea, Sammic, Altzolako urak, Eroski, Marques de Teran ardoak, Errotaundi okindegia, Azkune frutak, Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Plaza Berri sport, Yepá, Luba, Lasa Gozotegia, Halcon bidaiak, Kolpeka, Uztarria, Kili Kolor kopistegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia, Kantoi taberna eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei. 

Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.