Richard Oribe Sariketan ere bikain

12436499454_1d64d5e320_o

Pasa den zapatuan taldeko alebin, infantil eta junior igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, Richard Oribe Sariketan. Pablo Etxeberria juniorretan lehiatu zen; Jon Aizpuru, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi infantiletan, eta Paula Urrestilla eta Maitane Goenega alebinetan. Ainhoa Goenagak eta Aiora Beristainek izena emanda zuten, baina lesionaturik baja izan ziren azken unean.

Bertaratutako igerilari alebinek bi probatan hartu zuten parte eta besteek hirutan. Paula Urrestillak eta Maitane Goenagak, lehen aldiz hartu zuten parte 50 metrotako igerilekuan, eta ez ohiko igerilekuan ere maila ona erakutsi zuten. Juniorrek eta infantilek ere denbora onak eta postu onak lortu zituzten, eta udako txapelketen aurrean, itxaropentsu egoteko motiboak ditugu. Laster, udako oporrak hartuko dituzte, denbora gehiago izango dute, eta ziur, entrenatzaileek azken txanpara begira, prestaketa berezia eginaraziko dietela. Orain arte bezala, lanean jarraitzen badute, emaitzak iritsiko dira.

Animo eta segi gogor prestatzen!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.