Txantxiku Saria izango da Oñatin, zapatuan

txantxiku saria

Zapatuan, ekainak 14, XXVIII. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, gure taldeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.

Txantxiku Saria, denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko alebinek eta benjaminek.

Autobusa 13:45ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.

Zorte on denei!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.