Bartzelonatik gustura itzuli dira Goenaga ahizpak

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga igerilariak Bartzelonan izan dira asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, Ciutat BCN-Mare Nostrum Nazioarteko Sarian parte hartzen.

Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako absoluto mailako 11 igerilari izan ziren.
Bartzelonako txapelketan, goi mailako igerilariak eta goi mailako igeriketa ikusteko aukera izan dugu. Irailean, denboraldi haseran, gure igerilari gazte hauek, ez zuten sinistu ere egingo ekainean horrelako sari batean parte hartuko zutenik. Esperientzi ona, aberasgarria eta giro ederra izan dute selekzioarekin joan diren guztiak.   

Ainhoak, 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan lehiatu zuen eta, Oihanak berriz, 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre probetan. Helburu garrantzitsuenak, uztail bukaeran dituzte eta, hala ere, aurrez dituzten denbora onenetik gertu ibili dira. Garai honetan, karga handiko entrenamenduak eginten ari dira eta, horregatik, Bartzelonako sarian meritu handiko lana egin dute. Ainhoak eta Oihanak, goi mailako ikastaro bat bezala hartu behar dute Bartzelonako lehiaketa, munduko onenen artean lehiatzeko aukerak ez dira-eta ohikoak.
Orain, oporrak aprobetxatuz, udarako txapelketak prestatzen jarraituko dute gure igerilariak.

Zorionak eta segi lanean!

Advertisements
Post hau Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.